Kontzertu birtualen bila? Begiratu Spotify-n

Kontzertu birtualen bila? Begiratu Spotify-n Musikaren industriak laguntza behar du, eta plataformak artistak eta jarraitzaileak elkartu nahi ditu funtzio berri honekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontzertu-birtualen-bila-begiratu-spotify-n/@@download/image/spotify-concerts-700x394.jpg
2020/08/27
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Musikaren industriak laguntza behar du, eta plataformak artistak eta jarraitzaileak elkartu nahi ditu funtzio berri honekin.
Kontzertu birtualen bila? Begiratu Spotify-n

Koronabirusaren pandemiak gogor kaltetu du musikaren industria; kontzerturik gabe, artistek ezingo dute luzaroan iraun (disko eta merchandising salmentak ez dute nahikoa diru ematen). Egoera probestuz, Spotify musika plataformak kontzertu birtualak bilatzeko funtzio berria jarriko du martxan, artistak eta jarraitzaileak konektatzeko helburuarekin.

Spotify bera ez da guztiz errentagarria artista guztientzat; musikaren munduan beti gertatzen den moduan, talde edo bakarlari ezagunenek dirutza eskuratzen dute, eta apalagoek apurrak jasotzen dituzte. Horregatik, gauzak parekatzeko irtenbide bat zuzenekoak ziren, baina egoera ikusita, musikariek luze itxaro beharko dute areto bat lepo betetzeko.

Eta nola funtzionatzen du Spotify-ren aukera berri honek? Bilatzaile moduan egiten du lan, eta antolatutako kontzertu birtualak topatzen ditu, agendan txertatuz. Lehen, kontzertuez abisatzen zuen, sarrerak erosteko aukera eskainiz; orain, gainera, kontzertu birtualak ere detektatzen ditu. Beharbada, etorkizunean plataformak berak antolatuko ditu kontzertu birtualak; nork daki!