Kontuz xaboiarekin

Kontuz xaboiarekin https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontuz-xaboiarekin/@@download/image/19p25-1.jpg
2012/12/13
berria
Kontuz xaboiarekin
Austriako sendagile batek sarri bainatzea eta xaboi asko erabiltzea kaltegarria izan daitekeela ondorioztatu du, hainbat kirolariren artean ikerketa egin eta gero. Izan ere, sendagileak dioenez, askotan dutxatzeak eta xaboi txarra erabiltzeak larru azala lehortu eta gaixotasunak eragin ditzake. Hau guztia saihesteko, urak eta xaboiak onak izan behar dutela dio sendagileak. Horrez gain, dutxatu ondoren krema koipetsua erabiltzea aholkatu du.