Kontuz urtxintxarekin!

Kontuz urtxintxarekin! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontuz-urtxintxarekin/@@download/image/urtxintxa_1422534819.jpg
2015/01/15
albiste-laburra
Kontuz urtxintxarekin!
Urtxintxa batek Britainia Handiko eskola bateko jolastokia hustu du. Animalitxoaren jarrera ikusnahitxuak han hemenka ibiltzera eraman zuen, umeak ingurura erakarriz. Zenbaiti beldurra eman zien, baina gehienek, ordea, urtxintxarekin jolastu nahi zuten. Zurrunbiloa ikusita irakasleak beldurtu egin ziren, eta haurrak geletan sartzea erabaki zuten, animaliekin nola jokatu behar den irakasteko. Urtxintxa eta ume gaixoak jolastordurik gabe utzi zituzten!