Kontuz mugikorraren aurrean diozunarekin!

Kontuz mugikorraren aurrean diozunarekin! Smartphoneak zuk zeuk baino lehenago daki nahi duzun hori zer den... ez da magia! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontuz-mugikorraren-aurrean-diozunarekin/@@download/image/p05rmjv2.jpg
2019/04/10
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Smartphoneak zuk zeuk baino lehenago daki nahi duzun hori zer den... ez da magia!
Kontuz mugikorraren aurrean diozunarekin!

Aurreko egunean, lagunekin bidai bat egitearen inguruan aritu zinen hizketan; hurrengo egunean, zure sare sozialetan aipatutako bidai horren inguruko publizitatea agertu zaizu. Magia? Kasualitatea? Ez! Ziur mugikorra gertu izan zenuela, eta noski, esandako guztia entzun zuen!

Gure smartphonek egiten dugun guztia zelatatzen dute, eta zoritxarrez, ez da mitoa, egia borobila baizik. Ez badiguzu sinisten, froga egin dezakezu; hitz egin gustuko duzun leku baten edota erosi nahiko zenukeen objekturen baten inguruan mugikorraren aurrean, eta ziur egun gutxitan horrekin lotutako iragarkiren bat aterako zaizula. 

Mugikorrek gure bizitza zelatatzen dute; gustatu ala ez, mikrofonoz inguraturik bizi ditugu eguneko 24 orduak. Konektaturik egon ala ez, smartphonea etengabe ari da lanean gurekin lotutako informazioa bilduz eta enpresei bidaliz. Oraindik eszeptikoak zaretenontzat, ez galdu Mitchollow youtuberrak zuzenean egindako froga

Black Mirror* hemen da, eta ezer gutxi egin dezakegu horri erremedioa jartzeko. Saiatu gaitezke mugikorretik aldentzen, konexioa eteten... baina gizarte hiperzelatatu honetatik ihes egitea geroz eta zailagoa da. Harrigariena hauxe da; gutaz espiatzen dutena ezagutu dezakegula. Googlek zutaz dakien guztia ikusteko prest? Klik egin!