Kontuz, itsasoa dator!

Kontuz, itsasoa dator! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontuz-itsasoa-dator/@@download/image/39p45-1.jpg
2012/12/13
berria
Kontuz, itsasoa dator!
Eguraldi aldaketaren ondorioz, Ipar polo eta Hego poloko izotz masak urtzen ari direla entzun dugu askotan. Makina bat ikerketa egin dira eguraldi aldaketak izotz masetan duen eraginari buruz, baina fenomenoak Ipar eta Hego poloetan duen eragina baino ez dute ikertu zientzilariek orain arte. Ildo horretatik, azterketa aitzindaria egin dute AEBetako Koloradoko unibertsitateko ikerlariek. Izan ere, Ipar eta Hego poloetako urtze prozesuari ez ezik, munduko beste lekuetako glaziarren urtze prozesuari ere erreparatu diote. Eta batere pozgarria ez den albistea plazaratu dute ikerlariok: Seychelle irlak eta Bangladesh-ko zenbait toki urpean gera daitezke mende honen amaieran.