Kontuz esku horiekin!

Vending makina baten aurrean paratu zen estreinakoz lau urteko Leo txikia. Bere familiak, iparraldeko herritxo batekoa, Melbournera (Australia) bidaia egitea erabaki zuen eta lau urteko Leo txundituta geratu zen hiriko kontuekin. Bada, janari makina horietako batetik janaria lortu nahi zuela otu eta eskutxoa ahalik eta barruren sartu zuen. Hainbeste luzatu zuen, makinatik ezin atera geratu zela eta suhiltzaileak deitu behar izan zituztela. Sei orduz egon zen mugitu ezinik. Gailetaren bat harrapatzea lortuko zuen?