Kontuz eguna pantaila aurrean igarotzearekin

Kontuz eguna pantaila aurrean igarotzearekin Itxialdiak iraun bitartean osasuna zaintzea ezinbestekoa dugu... eta deskonektatzen jakitea garrantzitsua da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontuz-eguna-pantaila-aurrean-igarotzearekin/@@download/image/workaholic-burned-out-1280x637.jpg
2020/03/30
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Itxialdiak iraun bitartean osasuna zaintzea ezinbestekoa dugu... eta deskonektatzen jakitea garrantzitsua da
Kontuz eguna pantaila aurrean igarotzearekin

Koarentenak etxean egotera behartu gaitu, eta aldi berean, denok jarri gara pantailen aurrean. Lan egiteko, kirola egiteko, aisialdia kontsumitzeko... eta konturatu gabe, gure begiak, garuna eta gorputz osoa pantailen esku utzi ditugu ordu luzez.

Itxialdiak gure osasunean izan dezakeen eragin negatibo nagusia sedentarismoa da. Egunotan inoiz baino gutxiago mugituko dugu gorputza, eta beharbada konturatu ere ez gara egingo erritmo aldaketa horretaz... baina gure gorputza konturatuko da. Ez ahaztu sedentarismoa izan dela orain arteko pandemia handienetakoa eragin duen faktore garrantzitsuetako bat; obesitatea. Eta obesitatearekin batera bestelako gaixotasunak datoz, esate baterako diabetesa, bihotz arazoak...

Baina egoera honek ez du soilik sedentarismorako joera handituko; gure begiek ere asko sufrituko dute, etengabe ari garelako ordenagailuari, mugikorrari, tabletari ala telebistari begira. Bizkarrak era inoiz baino gehiago sufrituko du egunotan, batez ere, etxetik lan egiteko orduan aulki egokorik erabiltzen ez badugu. Baina hori ez da nahikoa; gogoratu estiramenduak egiteaz eta atseden hartzeaz noizbehinka.