Kontuz barrabilekin!

Mario Visnjic kroaziar gazteak gorriak ikusi ditu, barrabilak hondartzako aulki batean harrapatuta geratu ondoren. Nonbait, gazteak bainua hartu zuen biluzik, eta aulkian eseri zen ondoren; barrabilak txiki-txiki eginda zituen hotzaren eraginez, eta eserlekuaren zirrikituetako batetik sartu zitzaizkion. Eguzkitan egon ondoren, ordea, barrabilek ohiko tamaina berreskuratu zuten, eta hantxe geratu ziren, beraz; zirrikituan harrapatuta, ez atzera ez aurrera. Hondartza zaintzaileek aulkia apurtu be-har izan zuten Visnjic eta bere barrabilak askatzeko.