Kontsumo arduratsuaren feria larunbatean Durangon

Kontsumo arduratsuaren feria larunbatean Durangon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontsumo-arduratsuaren-feria-larunbatean-durangon/@@download/image/kontsumo_ardura_1370243698.jpg
2013/06/03
berria
Kontsumo arduratsuaren feria larunbatean Durangon
Arduraz kontsumitzea, birziklatzea, energia berriztagarriak erabiltzea… ezinbestekoak ditugu baldin eta garapen jasangarria bada gure jomuga. Ekainaren 5ean, 8an eta 13an hitzaldiak, azoka eta film proiekzioa egingo dituzte Durangaldean, alor hauen inguruko informazioa banatu eta herritarrengan interesa pizteko asmoz.


Durangaldeko M15M asanbladaren ekimenez, Kontsumo Arduratsuaren Feria egingo dute asteburuan Durangon. Larunbat goizean, 9:30etatik aurrera, azoka jarriko dute Andra Mari aterpean, eta tokiko produktu ekologikoak erosteko aukera izango da, besteak beste. Halaber, bidezko merkataritza egingo dute, eta mahai informatiboak jarriko dituzte desazkundea, elikadura-burujabetza, trukea… eta beste hainbat dinamikaren inguruko datuak ezagutarazteko.

Era berean, berrerabilpen tailerra eta xaboiak egiteko ikastaroa eskainiko dituzte, eta kale animazioak giroa jarriko dio azoka goizari.

Hitzaldia, dokumentala
Baina kontsumo arduratsuaren aldeko jarduerak ez dira larunbatean hasiko: horren aurretik, asteazkenean (ekainak 5), Energia garbia hitzaldia eskainiko du Goiener kooperatibak Elkartegian, 18:30ean. Eta hilaren 13an, datorren osteguna, elikadura burujabetzaren inguruko mintzaldia egingo dute Elkarteagian baita ere 18:30an; horren aurretik Voces de la Madre Tierra dokumentala proiektatuko dute. Esnetik kooperatibaren ekimenez, gainera, tokiko produktuak dastatu ahal izango dira.