Kontsumitzeko molde berriak: erosketa kolektiboa

Azken urteotan Interneten asko zabaldu den ohitura da: salerosketa webgune batek eskaintza bat argitaratu eta, eskaintza horrek indarrean jarrai dezan edo baliogarri izan dadin, hainbat lagunek eskuratu behar dute. Taldekako kontsumoa sustatzen duten atariak dira, eta aise ugaldu dira.
Webgunerik ezagunena, eta akaso baita aintzindaria ere, groupon.com da. Berriki, gainera, Google enpresak eskuratu du. Salerosketa kolektiboak egiteko denda birtuala da. Egunero hainbat eskaintza argitaratzen dira bertan, denetariko produktuekin: jatetxeetako menuak, estetika zentroak, bidaiak, altzariak, liburuak... edozer da salgarri, bestelako dendatan bezala.
Jatorrizko produktuak baino eskaintza merkeagoak aurkezten dituzte eta hauek eskuratu ahal izateko baldintza bakarra ezartzen dute: hainbat lagunek eskatu behar dute, bestela eskaintza hori ez da baliogarria izango. Gainera, erosketarako epe bat finkatzen dute webguneek, eta denbora tarte horretan zehaztutako kopurua saltzen bada, erosketa egin duten pertsonek merkeago eskuratuko dute produktua.
Groupon.com ez ezik, badira gisa honetako beste saltoki batzuk ere. Hala nola, http://groupalia.com, http://colectivia.com edo http://offerum.com. Garaian garaiko merkealdiak ez bezala, atari hauetan urte osoan zehar saltzen dira merketutako produktuak.
Sareko gune hauen inguruan kontsumitzeko modu berri bat sortu da, dudarik gabe. Izan ere, bertan erosteko ohitura duen jendeak dagoeneko bere aisialdia antolatzeko modua aldatu du. Orain, aldez aurretik zehazten ditu, esate baterako, datorren hilabetean etxetik kanpo egingo dituen otorduak nahiz bestelako erosketak. Alegia, eskaintza berezien araberako aisialdia antolatzen du erosleak.
Euskal Herrian ere sortu dira gisa honetako saltoki elektronikoak. Ezagunena http://deskontu.com da. Donostiako komertzio eta zerbitzuen eskaintzak argitaratzen hasi zen joan den urte amaieran, eta dagoeneko beste hiri batzuetara ere zabaldu du zerbitzua, Logroñora eta Bilbora kasu.
Webgune hauek oso baliagarriak diren arren, arriskurik ere badute. Bertan argitaratzen diren eskaintzak oso erakargarriak dira eta, maiz, behar ez ditugun gauzak erostera bultza gaitzakete. Erosketa konpultsiboak orokortu daitezke, eskaintzen diren ia produktu merke guztiak erosteko beharra senti baitezake erosleak.
http://www.sanchodebeurko.org
Sancho de Beurko elkarteak 36ko Gerra Zibilaren inguruko informazioa bildu eta zabaltzen du Interneten, besteak beste. Argazki zaharrak nahikoa ez, eta gudaldien errekreazio historikoak ere egitea erabaki du. Amerikako Estatu Batuetan eta beste herrialde batzuetan oso zabaldua dago ohitura hau, baina ez genekien Euskal Herrian ere gisa honetako ekitaldiak antolatzen zirenik.

http://www.sustatu.com/1304940201
Sustatu blogak eta Lapersonnalite enpresak antolatuta, aurten ere Euskovision izeneko ekimena gauzatu da sarean Eurovision musika txapelketaren harira. Ondo pasatzea beste asmorik ez duen egitasmo honen bitartez, Eurovision txapelketaren jarraipen umoretsua egin dute hainbat Internet zalek Twitter zerbitzuaren bitartez.
www.gpuntua.com
Maiatzaren 8an hasi zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Lau urte igaro dira azkeneko aldiz antolatu zenetik, eta aurten 26 herritan jokatuko dira saioak. Donostiako Illunben egingo da aurtengo edizioaren finala, abenduaren 18an. Gpuntua.com webgunean txapelketaren inguruko informazio guztia dago eskuragarri.

Harritu gaitu

Katxondoena

Informazio bila