Kontsultategitik putetxera

Zeelanda Berriko doktore batek putetxea ireki du bere kontsultategi ohian. Neil Benson doktoreak kontsulta itxi behar izan zuen hiriko agintariekin liskarra izan ondoren, eta bertan negozio berria jartzea pentsatu, eta putetxea ireki zuen. Bensonen ustez, medikuntzak eta prostituzioak parekotasun asko dituzte; azken finean, biak ere zerbitzu pribatu eta konfidentzialak dira.