Kontraesanak Dubain

Kontraesanak Dubain https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontraesanak-dubain/@@download/image/87p22dubai.jpg
2012/12/13
berria
Kontraesanak Dubain
Dubain ez dute inongo arazorik Sex And The City filma zentsuratzeko eta, aldi berean, Madonnari kontzertu pare bat egitea proposatzeko; Arabiar Emirerri Batuetako hiri nagusiak horrelako kontraesanak ditu. Filmari dagokionez, eszena batzuk kendu dizkiote, eta izena aldatu dute —Jerusalemen bertan, judutar ortodoxen eraginez, And The City izenaz berbataiatu behar izan zuten filma—. Maddonari dagokionez, 20 milioi dolar baino gehiago eskaini dizkiote azaroan bi emanaldi egiteagatik —emanaldietako bat, publikoa, eta bestea, pribatua—. Dubain, azken boladan, sekulako dirutzak ordaintzen ari dira kantari ezagunak eramateko, eta besteak beste, Bon Jovi, Santana eta Elton John han aritu dira.