Kontaktu zehatzei zure profileko informazioa ezkutatzen uzten dizu orain WhatsApp-ek

Kontaktu zehatzei zure profileko informazioa ezkutatzen uzten dizu orain WhatsApp-ek Eguneraketa jada eskuragarri dago eta zure argazkia eta estatusa zeinek ikustea nahi duzun eta zeinek ez aukeratu ahalko duzu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontaktu-zehatzei-zure-profileko-informazioa-ezkutatzen-uzten-dizu-orain-whatsapp-ek/@@download/image/whatsapp.png
2022/06/24

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Eguneraketa jada eskuragarri dago eta zure argazkia eta estatusa zeinek ikustea nahi duzun eta zeinek ez aukeratu ahalko duzu.
Kontaktu zehatzei zure profileko informazioa ezkutatzen uzten dizu orain WhatsApp-ek

WhatsApp-ek eguneraketa eta funtzio berriak gehitzen jarraitzen du. Oraingo honetan norberaren egoera, profileko argazkia eta azken ikustaldia erakusten duen informazioa nori erakutsi eta nori ez aukeratu ahal izango da. Orain arte pribatutasunerako hiru aukera uzten zituen: guztiek, nire kontaktuek soilik edo inork ere ez. Eguneraketa berri honekin beste aukera bat ere gehitzen da: nire kontaktuek, salbu (ikustea nahi ez duzun pertsonaren izena edo izenak). Eguneraketa Android eta iOS gailu guztietan eskuragarri dago WhatsApp-aren azken eguneraketa instalatuz gero.

WhatsApp erabiltzerakoan kontuan hartu beharreko segurtasun gomendioak
Ez dago soberan zenbait gomendio gogoraraztea. Partekatzen dugunarekin arduratsua izatea gomendatzen da. Zure WhatsApp kontatuekin zerbait partekatu aurretik bi aldiz pentsatzea aholkatzen da, bidaliko duzun hori zure kontaktu guztiek ikustea nahi ote duzun ala ez hausnartuz. Kokapena partekatzeko aukera ere eskaintzen du aplikazio ezagunak. Kasu honetan, informazio hori guztiz konfiantzazkoak diren kontaktuekin bakarrik partekatzeko gomendatzen da.