Konkordun baleak jada ez daude desagertzeko arriskuan

Konkordun baleak jada ez daude desagertzeko arriskuan 40 urte egon dira desagertzear, baina egun, konkordun bale populazio gehienak desagertzeko arriskuan dauden espezieen zerrendatik kendu dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/konkordun-baleak-jada-ez-daude-desagertzeko-arriskuan/@@download/image/Las-ballenas-jorobadas-ya-no-están-en-peligro-de-extinción.jpg
2022/03/10

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

40 urte egon dira desagertzear, baina egun, konkordun bale populazio gehienak desagertzeko arriskuan dauden espezieen zerrendatik kendu dituzte.
Konkordun baleak jada ez daude desagertzeko arriskuan

Konkordun bale espezieak zientzialariak harritzen jarraitzen du. Geroz eta froga gehiagok adierazten dute urpeko ugaztun handi hauek arrazoiketa sofistikatua dutela eta erabakiak hartzeko zein arazoei irtenbidea bilatzeko gaitasunak. Komunikatzeko ere baliabide ugari dituzte. Guzti honetaz gain, behatu da, zenbait kasutan, animalia erraldoi hauek beste animalia espezieak orken erasoetatik babesten dituztela. 

Balea eder hauen kasuan, berriz, harrapakaririk latzena gizakia bera da, baina azkenik, dirudienez, lortu da espezie miragarri hau babestea. Jakin berri denez, konkordun bale populaziorik gehienak desagertze arriskutik at daude. 40 urte luzez egon da desagertzeko arriskua duten espezieen zerrendan.

Alabaina, oraindik bale hauen 14 populazio desagertze arriskuan daude. Horietako bat Mexikon aurkitzen direnak dira, zeinak Kaliforniako itsasertza zeharkatzen duten elikagai bila uda-udazken inguruan. Aniztasun Biologikoaren aldeko zentroak Estatu Batuetako gobernuari arazoari konponbideak jartzeko eskatu dio. Izan ere, arrantza sareetan harrapatuak geratzen dira balea hauek Estatu Batuetako mendebaleko kosta osoan zehar.