Konfinamenduan ere Euskaraldia martxan da: "Etxealditik Euskaraldira"

Konfinamenduan ere Euskaraldia martxan da: "Etxealditik Euskaraldira" Helburu bezala etxean euskarari ematen diogun erabileraren inguruan hausnartzea izango da, eta honekin batera honen erabilera indartzea azarora begira. Orduan ospatuko baita 2020. urteko edizioa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/konfinamenduan-ere-euskaraldia-martxan-da-etxealditik-euskaraldira/@@download/image/euskera.jpg
2020/04/17

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Helburu bezala etxean euskarari ematen diogun erabileraren inguruan hausnartzea izango da, eta honekin batera honen erabilera indartzea azarora begira. Orduan ospatuko baita 2020. urteko edizioa.
Konfinamenduan ere Euskaraldia martxan da: "Etxealditik Euskaraldira"

Horren aurretik berotzen hasteko ordea, konfinamenduan burutzeko ekimen bat iragarri du Euskaraldiak: Etxealditik Euskaraldira. Antolatzaileek espero dute azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko den edizioan jende gehiago batzeko balio izatea.

Euskara etxean gehiago erabiltzera gonbidatu nahi ditu euskaldunak ekimen honek, eta noski, horretatik abiatuta euskararen erabilera orokorraz hausnartzera ere. Horrela, ekimenak goizero nola parte hartu daitekeen azalduko du bere sare sozialetatik (Facebook, Instagram eta Twitter), bere webgunetik eta Ahobizi zein Belarriprest Telegram kanaletatik.

Lehen mezua apirilaren 20an argitaratuko da eta aurkezpen modukoa izango da. Apirilaren 21-23 bitartean euskararen erabileraren inguruan hausnartzea proposatuko da. Azkenik apirilaren 24-30 bitartean egunerokotasunean aplikatzeko zazpi ideia aurkeztuko dituzte. 

Azkenik, Euskaraldiak partaideak animatu ditu euren bideo edo argazkiak partekatu ditzaten #EtxealditikEuskaraldira traolaren pean eta @euskaraldia aipatuz.