Konexio arazoak izango al ditugu Internet sarearen trafikoak maila honetan jarraitzen badu?

Konexio arazoak izango al ditugu Internet sarearen trafikoak maila honetan jarraitzen badu? Txisteak, musika eta informazioa bidaltzen jarraitu al genezake? Batzuk diote "elur-jausi" honek jarraitzen badu Internetera konektatzeko arazoak izango ditugula, egia al da? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/konexio-arazoak-izango-al-ditugu-internet-sareraen-trafikoak-maila-honetan-jarraitzen-badu/@@download/image/work-from-home-coronavirus-quarantine-featured.jpg
2020/04/01

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Txisteak, musika eta informazioa bidaltzen jarraitu al genezake? Batzuk diote "elur-jausi" honek jarraitzen badu Internetera konektatzeko arazoak izango ditugula, egia al da?
Konexio arazoak izango al ditugu Internet sarearen trafikoak maila honetan jarraitzen badu?

Egungo sarearen trafikoa aurreikusita zegoen eta operadoreek euren ohiko funtzionamenduarekin jarraitzen dute, ez dago arazoak edukiko ditugunaren zantzurik. Akats gutxi batzuk egon litezke gune jakinetan eta zerbitzari konkretuetan, baina besterik ez. 

Izan ere, aipatu bezala, trafikoaren igokundea aurreikusita zegoen eta azpiegiturak indartu egin ziren trafiko igoerari usteko. Horrela, osasun larrialdia iragarri zeneko asteburuan Interneten erabilerak errekorrak hautsi zituen. Alta, hurrengo egunetan ez da inongo konexio arazorik erregistratu eta ez da aurreikusten inongo "elur-jausirik" egongo denik koarentenak irauten duen bitartean, izan ere, ohiko trafikoa baino lau aldiz gehiago eusteko indartu ziren zerbitzariak. 

Unean-unean zenbait lekutan saturatu daiteke, baina aldi labur batez. Hau da, zerbitzu zehatz batek (web gune jakin batek, zerbitzari batek) bisita asko jasotzen baditu, modu puntual batean kolapsatu daiteke. Ez luke gertatu behar ordea.

Gainera, Europa mailan neurriak hartzen hasi dira streaming-eko zenbait plataforma, baita jokoenak ere, bere igorpenen kalitatea gutxitzeko eta horrela datuen kontsumoa murrizteko, horien artean daude Netflix, YouTube edota Amazon Prime Video. 

Zer da gehien erabiltzen duguna koarentena hasi zenetik?
Bideokonferentzia bidez elkartzeko tresnak eta telelana errazten duten aplikazioak nabarmentzen dira. Baita noski entretenituak mantentzekoak: Skype, Netflix, Whatsapp

Horrela, operadoreek azaldu dute sareen erabilera %40 hazi dela, eta mugikorrean Interneten erabilera %25. Gehien hazi direnak ordea deiak izan dira (%50), hau da, mugikorra belarriari itsatsia darabilgula alegia, oinarrietara itzuliz. Whatsapp berriz bost aldiz gehiago erabiltzen dugu. 


Zer egin dezakegu guk sarea apur bat askatzen laguntzeko?
Ez da kolapsorik aurreikusten, baina hala ere operadoreek zenbait gomendio eman dituzte datu gehiegi ez kontsumitzeko. Hemen pauta batzuk: 
Deskargatzen dugunarekin selektiboagoak izan beharra dugu: bai ala bai behar al duzu emailez bidali dizuten artxibo hori deskargatzea? Erabat beharrezkoa al da Whatsappetik bideo hori jaistea? Lehenetsi deskargak eta deskargatu trafiko gutxiago dagoen garaietan (arratsaldeko ordu-bietatik lauetara eta gaueko zortzietatik aurrera).
Saiatu asko pisatzen duten artxiboak ez bidaltzen. Adibidez 6 minutuko audio bat edo bideo luze bat. Hobe da bideo hori ikusteko web orrialdearen esteka bidaltzea. 
Besteekin elkartzeko tresnak erabiltzen badira, saiatu kamera ekiditen. Bideorik gabe datu transferentzia gutxiago behar da. 
Ez bidali edozertarako email bat, behar denean soilik. 
Etxean telefono finkoa baduzu, erabili mugikorra baino lehen. 
Konektatzea beharrezkoa duzunean bakarrik konektatu egunez, gauez berriz, dibertitzera: aisialdi tresnak, bideo-jokoak edo streaming-a nahi adina!