Kondoia? Zertarako!

Kondoia? Zertarako! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kondoia-zertarako/@@download/image/20111228666duggar_familia.jpg
2012/12/13
berria
Kondoia? Zertarako!
Estatu Batuetako familia ugari ezagunenak hogeigarren semea edo alaba espero du. Jim Bob-en eta Michelle Duggar-en ondorengo zaharrenak 23 urte ditu eta gazteenak bi besterik ez. Telebista kate batean euren eguneroko buruhausteak publiko egiten dituztenetik dira ezagun, eta haurdunaldia ere zuzen-zuzenean jarraituko dute milaka ikuslek. Sekula preserbatiborik erabili ez duela aitortu duen bikoteak apirilerako espero du umea.