Komun-ontzian harrapatuta

Komun-ontzian harrapatuta https://www.gaztezulo.eus/albisteak/komunontzian-harrapatuta/@@download/image/37p5-3.jpg
2012/12/13
berria
Komun-ontzian harrapatuta
Edwin Gallard 41 urteko gizonak abentura zoragarria izan du New York-eko metroan. Metroan zihoala, komunera joan zen eta bertan sakeleko telefonoa komun-ontzira erori zitzaion. Telefonoa berreskuratzeko ahaleginean, besoa harrapatuta geratu zitzaion. Gallard-en erreskatea ez zen batere erraza izan, izan ere, komun berezia zen eta suhiltzaileek trena gelditu behar izan zuten ontzia puskatzeko. Hurrengoan kontuz ibili, Edwin!