Komunik garestiena

Komunik garestiena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/komunik-garestiena/@@download/image/23p5-1.jpg
2012/12/13
berria
Komunik garestiena
Munduko komunik garestiena da honakoa. Urrezkoa da, noski, eta inguruko hormetan harri bitxiak ditu. Horrez gain, garbiketa sistema berezia du. Hong Kong-en dago… eta sei milioi euro inguru balio du (mila milioi pezeta/40 milioi libera)! Izugarria. Baten batek kontrakoa pentsa dezakeen arren, komun honetan esertzen direnek kaka egiten dute, benetako kaka, ez urrezkoa. Horretan, behintzat, gizaki guztiok berdinak gara...