Komunetako artea

Komunetako artea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/komunetako-artea/@@download/image/93p10wc.jpg
2012/12/13
berria
Komunetako artea
Imajinatzen duzue komun publiko bat museo bilakatuta? Bada, hasi irudikatzen, Municheko auzune batean egin dute eta. Komunak 70 metro koadro ditu, eta denboraldi baterako zabaldu dute. 1894an eraiki zuten etxean bainugela ez zutenentzat, eta 1992an itxi zuten. Ekimenak arrakasta izan du, lehen egunetan ehunka lagunek bisitatu baitute museoa. Proiektuaren arduradun Koehler jaunak horrela azaldu du erabakia: “komunak adierazpide artistikorako toki aproposa dira, artea askatzeko modu bat delako eta komunera joatea ere bai”. Hori da arrazoia, praaaaaat