Komunera mugikorrarekin? Ez ahaztu garbitzeaz!

Komunera mugikorrarekin? Ez ahaztu garbitzeaz! Milioika bakteria pilatzen dira gailuan... eta bai, fekalak ere. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/komunera-mugikorrarekin-ez-ahaztu-garbitzeaz/@@download/image/1534169131_436772_1534236196_noticia_normal_recorte1.jpg
2018/08/29
berria
Milioika bakteria pilatzen dira gailuan... eta bai, fekalak ere.
Komunera mugikorrarekin? Ez ahaztu garbitzeaz!

Smartphoneak ditugunetik, komunean igarotzen dugun denbora inoiz baino entretenigarriagoa da. Atzean gelditu dira aldizkari zaharrak behin eta berriz irakurriz edota xanpuaren konposizioa errepasatuz denbora igarotzen genituen garai horiek. Mugikorrei esker, orduetako entretenimendua daukagu. Baina, garbitzen al duzu ondoren zure gailua?

Eskuak garbitzen ditugun moduan, komenigarria eta beharrezkoa da mugikorra garbitzea. Izan ere, egun guztian gurekin daramagun gailu horrek milaka bakteria pilatzen ditu, eta bai, baita fekalak ere. Adi datu honi: ikerketa baten arabera, mugikorraren pantailak komunak berak dituen bakteria kopurua bikoiztu dezake.

Mugikorrari nazka aurpegiarekin begiratzen hasi bazara, hemen beste datu kezkagarri bat; hamarretik sei mugikor daude bakteria fekalez kutsatuta. Dena den, ez zaitugu gehiegi larritu nahi; jakin bakteria gehienak ez dutela inongo eraginik gure organismoan, eta beraz, ez duzu zertan zure smartphonea alkoholarekin kiskali behar. Nahikoa da betaurrekoak garbitzeko erabiltzen diren oihaltxo horiekin noizbehinka garbitzea!