Komuneko paper berezia
Keniako enpresa bat elefante gorotzez egindako komuneko papera saltzen hasi da. Dirudienez, elefante gorotzak bildu eta lehortu ondoren, komuneko papera egiteko pasta aproposa lortzen da. Keniako Gobernuak babesa eskaini dio egitasmoari, elefanteetatik etekina lortzea animaliok salbatzeko baliagarria izan daitekeela uste baitu.