Komun publikoen gida

Kolonian, Alemanian, Christoph Beckmann eta Christian Rohowski gazteek komun publikoak bilatzeko webgunea sortu dute: www.lootogo.de. Webguneak Alemaniako 1.000 komunen berri ematen du. Harrigarriena da, Beckmannek eta Rohowskik ehun bat komunen azterketa egin dutela, in situ, eta sailkatu egin dituztela zenbait irizpideren arabera: garbitasuna, azpiegituren egoera, itxaron-denbora... Flipatzekoa den arren, komun publikoak probatzeko ohitura dute gazte hauek: Rohowskik esan duenez, astean 10 ordu eskaintzen dizkio bere joera bitxi horri. Orain, jasotako informazioa sarean jartzea erabaki dute, kalean estu eta larri dabilen edozeinek gida hau eskura izan dezan. Hobby osasuntsua gazte hauena!