Komikilabea, gozatu irudiekin!

Komikilabea, gozatu irudiekin! Astebururako plan polita proposatzen dizugu; hilaren 13a arte, komikiaren inguruko tailer eta erakusketak antolatu dituzte Donostiako hainbat txokotan! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/komikilabea-gozatu-irudiekin/@@download/image/komikilabea2017.jpg
2017/11/10
albiste-laburra
Astebururako plan polita proposatzen dizugu; hilaren 13a arte, komikiaren inguruko tailer eta erakusketak antolatu dituzte Donostiako hainbat txokotan!

Komikilabearen bigarren edizioa abian da, eta azaroaren 13a arte, komikiaren eta nobela grafikoaren egoera aztergai izango dute jardunaldietan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak antolatuta, eta TabakaleraDonostia Kultura (Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Literaktum, Intxaurrondo Kultur Etxea) eta Kutxa Kultur-en laguntzarekin, programak hainbat jarduera hartuko ditu: aurkezpenak, tailerrak, proiekzioak, hitzaldiak, erakusketak, PechaKucha formatuko mahai ingurua, eta baita ere jarduera gastronomiko bat. Bederatzigarren artea deitzen zaionaren bi ikuspegi esploratu nahi dituzte: bata, fikziotik gertu dagoena, batez ere genero fantastikotik, eta, bestea, errealitatea eta ez-fikzioarekin harreman gehiago duena, pentsamendu kritikoarekin eta beste formatu batzuekin -saiakera eta kazetaritza- lotura dituena.

Darío Adanti, Mai Egurza, Mauro Entrialgo, Sarah Glidden, Conxita Herrero, Mamen Moreu, Roger Mainwood eta Sara Morantek parte hartuko dute Komikilabean, beste hainbat egileren artean, mota guztietako jendearentzat pentsatutako jardueretan.

Egitaraua (PDF - 997 KB]

Informazio gehiago, hemen.