Komikigintza izango da protagonista gaurtik aurrera Oiartzunen

Komikigintza izango da protagonista gaurtik aurrera Oiartzunen 'Hitzen lihoa' ekimenaren baitan, liburu aurkezpenak, erakusketa, komiki tailerrak, eta irakurraldi publikoa egingo dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/komikigintza-izango-da-protagonista-gaurtik-aurrera-oiartzunen/@@download/image/hitzen-lihoa-2021.jpg
2021/12/09

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

'Hitzen lihoa' ekimenaren baitan, liburu aurkezpenak, erakusketa, komiki tailerrak, eta irakurraldi publikoa egingo dituzte.
Komikigintza izango da protagonista gaurtik aurrera Oiartzunen

"Literaturaren, musikaren, antzerkiaren, bertsolaritzaren, arte plastikoen eta bestelako kulturaren hariei korapilo zaharrak begiratzeko eta berriak katramilatzeko" helburuz sortu zuten Oiartzunen Hitzen Lihoa ekimena. Edizioz edizio, gai baten inguruan antolatu dute ekimena eta laugarrenak Komikigintza izango du ardatz. Antolatzaileek azaldu dutenez," komikigintza loraldi betean da Euskal Herrian, eta hori abiapuntu hartuta, ahalegindu gara gaiari ertz ezberdinetatik begiratzen dioten proposamenak biltzen eta publiko ezberdinak ere kontuan hartzen, komikigintza herritarrei gerturatzeko eta komikiaren kultura elikatzeko". Animazioaren munduari ere tartea egingo diotela jakinarazi dute, "eskaintza zinez interesgarria egiten duen Animadeba nazioarteko zine jaialdiari geltoki bat eskainiz".

Gaur emango diote hasiera ekimenaren egitarauari eta Tupust! ZU komiki antologiaren aurkezpena eta erakusketa egingo dute, Maite Gurrutxaga eta Maite Caballeroren eskutik. 18:30ean izango da ekitaldia, Arizmendienean. Bihar, ostirala, Sugarren mende mintzaldi ilustratua izango da, Asisko Urmeneta eta Helena Xuriorekin, 19:00etan, Udalbatza aretoan. 18:00etatik 20:00etara, berriz, Manuel Lekuona liburutegian DBHko gazteentzako komiki tailerra egingo dute, Aiako Harria Gaztelumendirekin.

Larunbatean, hilak 11, Iñaki Martiarenak komiki tailerraren bi saio egingo ditu haurrekin, 09:30ean hasita. Animadeba jaialdiko aurtengo edizioko nazioarteko animaziozko film laburrak ere eskainiko dituzte 19:00etan Udalbatza Aretoan. Igandean, 11:00etan, Kontzejupean, Mikel Antzaren Arroz urez liburuaren irakurraldi publikoa egingo dute eta, azkenik, abenduaren 18an, 11:30ean, Tupust! ZU komiki erakusketaren bisita gidatua izango da Eider Bergaretxerekin, Arizmendienean.