Komikietan oinarritutako literatur solasaldiak Donostian

Komikietan oinarritutako literatur solasaldiak Donostian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/komikietan-oinarritutako-literatur-solasaldiak-donostian/@@download/image/komiki_jardunal_1381225994.jpg
2013/10/08
berria
Intxaurrondo Kultur Etxeko liburutegian komikietan oinarritutako literatur solasaldiak izango dira urriaren 8an hasi eta datorren ekainera bitartean. Hilabetero, bigarren asteko asteartean, 19:00etatik aurrera izango dira saioak. Antonio Altarriba eta Iosu Mitxelena izango dira dinamizatzaileak.

Euskarazko solasaldiak Iosu Mitxelena ilustratzaileak dinamizatuko ditu, eta saio bakoitzean euskal egile batekin komikien sorkuntza prozesuaren inguruan hitz egiteko baliatuko dira. Hala, Dani Fano (azaroak 12), Patxi Gallego (urtarrilak 14), Asisko Urmeneta (martxoak 11) eta Joseba Basalo (maiatzak 13) izango dira parte hartuko duten komikigileak.

Gaztelaniazko saioak aldiz, El arte de volar lanagatik Espainiako Komiki Sari Nazionala irabazi duen Antonio Altarribak gidatuko ditu, eta nazioarteko komikigile ezagunen lana aztertzeko erabiliko dira. Hala nola, Art Spiegelman (urriak 8), David Mazzucheli (abenduak 10), Hergé (otsailak 11), Allison Bechdel (apirialk 8) eta David B. (ekainak 10) bezalako egileen lanak izango dira aztergai.

Donostia Kulturak era askotako literatur solasaldiak antolatzen ditu, eta ziklo hau prestatu du bereziki komikizaleak direnentzat. Sarrera doakoa izango da saio guztietan, hilabeteko bigarren asteartean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, eserlekuak bete arte.