Komiki eta manga zaleok, Getxora!

Komiki eta manga zaleok, Getxora! Getxoko XVI. Komiki Azoka 2017ko azaroaren 3tik 5era izango da Areetako (Getxo, Bizkaia) Geltokia plazako karpan. Bestalde, azaroaren 25ean eta 26an, 2017ko Manga Jaialdia izango da; prestatu zure cosplay mozorroa! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/komiki-eta-manga-zaleok-getxora/@@download/image/gaztezulo.jpg
2017/10/24
berria
Getxoko XVI. Komiki Azoka 2017ko azaroaren 3tik 5era izango da Areetako (Getxo, Bizkaia) Geltokia plazako karpan. Bestalde, azaroaren 25ean eta 26an, 2017ko Manga Jaialdia izango da; prestatu zure cosplay mozorroa!

Azaroa ate joka dugu, eta hemen da beste behin berriro ere datorkigu Getxoko XVI. Komiki Azoka. Aurten, Komiki Azokak 16. urteurrena ospatuko du eta hiru egunez, azaroaren 25 eta 26an, Areetako Geltokia plazako karpak komiki eta merchandising dendek, aldizkariek, fanzineek eta argitaletxeek jarritako 60 postu baino gehiago hartuko ditu. Ez dira faltako erakusketak, argitaletxeen aurkezpenak, hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak, rol-jokoak eta gehiago!

Gainera, hainbat egilek bisitatuko dute Azoka, hitzaldiak eskainiz eta lanak sinatuz. Aurten, besteak beste, honako artista hauek egongo dira Getxon: Chris Claremont, Peter Bagge, Josep Maria Beà, Claudio Castellini, Gregorio Muro Harriet, Ramón Boldú, Quan Zhou, Mauro Entrialgo, Ana Oncina...

Erakusketei dagokienez, zenbait egileren lanaz gozatu ahal izango duzue. Azokako karpan lau erakusketa izango dira, Ana Oncina, Peter Bagge eta Harriet artistenak eta Voltio aldizkariarena. Halaber, karparen inguruan Xabiroi erakusketa izango da ikusgai eta Glass Grill Urbano lokalean, Daniel Gojénolaren Zinekomik izenekoa.

 

Azokaren ordutegia honako hau izango da: Goizez, 11:00etatik 14:30etara. Arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara (igandean, 20:00etara arte).

 

Bestalde, azaroaren 25ean eta 26an, 2017ko Manga Jaialdia izango da, genero hori ardatza duen azoka, hain zuzen ere. Azokaren ordutegia honako hau izango da: goizez, 11:00etatik 14:30etara eta arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara.