Koman eta Mamma mia!

3 urteko haur batek, Layla Towsey txikiak, zur eta lur utzi zituen Londresko Saint Mary's ospitaleko medikuak: meningitiaren ondorioz bost egun koma egoeran eman eta gero, ABBA taldearen Mamma mia ezaguna abestuz ireki zituen begiak! Haurreren amak gertatutakoa miraritzat jo du. Baina zein da miraria, koma egoera gainditzea edo haur batek ABBA gustuko izatea?