Koman bi urtez...

Koman bi urtez... https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/12/10
albiste-laburra
Koman bi urtez...
Legeari ihes egiteko hamaika modu izan daitezke, baina 47 urteko Alan Knight galestarrak aukeratutakoa, horietan surrealistena da. Alzheimerra duen bere 85 urteko auzokideari hiru urtetan zehar 40.000 libera lapurtzea leporatzen dio justiziak. Harrapatu zutenean, justiziari ihes egiteko tetraplejiko geratu eta koma egoeran zegoela argudiatu zuen bere emazteak. Bi urtez, etxera hurbiltzen zen lagun, abokatu edo polizia ororen aurrean koman zegoela antzeztu zuen Knightek. Supermerkatu bateko segurtasun kameretan erosketak egiten harrapatu zuten arte!