Koloretsu dator udaberria

Beherapenen sukarra joan zaigu: bat baino gehiago arropa erosi eta erosi aritu da. Dena den, modak ez du oporrik hartzen, eta dagoeneko, hasi dira dendetan jantzi bilduma berriak prestatzen. Udaberria heltzear da, eta astindua behar du armairuak!
Sekreturik ez dago. Gauzarik politena, bakoitzak bere estiloa jarraitzea izaten da, noski: arropak nahasten jakitea, eta originala izatea. Hala ere, betikoa gertatzen da: dendetan moda-joerek agintzen dute, eta jantziren bat behar badugu, ondo etorriko zaigu zer aurkituko dugun jakitea.
Udaberria gainean dugu, eta dendetako apalak hasi dira kolore, forma eta ehun berriez betetzen. Hain zuzen, arropa dendariengana jo dugu, haien ahotik, udaberrian eta udan nagusituko diren joera eta korronteen berri izateko.
Amaren armairua arakatu
Nesken artean "gipsie" estiloa nagusituko da, "hippy" itxurakoa alegia. Loreak, mota guztietako gonak, hegaladunak, parpailak dituzten tiradun kamisetak
Uda hurbildu ahala, gero eta kolore biziagoak nagusituko direla diote Donostiako "Senday" dendakoek. Udaberriko lehen hilabeteotan, beige eta marroiaren antzeko kolore errazak erabil daitezke. Udarako, ordea, hasi zaitez prestatzen kolore arrosak, laranjak eta pistatxoak eramateko.
Horretarako joera egongo den arren, aurten dena ez da gona izango: galtzak ere erabiliko dira, noski. Beti bezala, bakeroak hor egongo dira. Aurten ere, pirata estiloko galtza asko ikusiko ditugu han eta hemen, forma ugaritakoak gainera.
Bestalde, oraindik udako jantziekin hasteko goiz denez, eta udaberri hasieran euria egingo digunez, xira polit bat hartzea ez da ideia txarra. Bestela, "Sahariarra" eta "trench" delakoak ere aukera aproposa izan daitezke.
Gauza zaila dirudi, baina ez da. Azken batean, inauterietan amaren edo izebaren armairuan bila aritu bazinen, bertan topa dezakezu "very in" joateko trapuren bat. Armairutik berreskuratzen baduzu, inor baino bereziago joango zara, eta doan, gainera. Kontuan izan ezazu hori, arropa garesti dago eta.
Mutilak berdeago
Dirudienez, mutilak neskak baino erosoago ibiliko dira. Gizonezkoak oso dotore joatea ez da modan egongo, eta horrexegatik, "sport" ukitua izango dute modako arropek. Jakak, esaterako, ez dira betiko klasikoak izango, neurrira moztuta egongo baitira, estuago eramateko.
Joera zein izango den? Alkandora botoiak askatuta eramango da, eta alkandoraren azpitik, marrazkitxoren bat duen kotoizko kamisetaren bat. Joan den urtean alderantzizko joera egon zen: alkandora azpitik eta kamiseta kanpotik. Beraz, iazkoaren kontrakoa egin, eta kito!
Mutilen kasuan, galtza bakeroak ia erabat nagusi izango dira. Hori ere ez da zaila, bat baino gehiago izango baituzu armairuan; akaso, etenduratxoren bat egin beharko diozu galtzari, edo kremaileraren bat jarri baina ziur izan, iaz erositakoek balioko dizutela.
Eta kolorea? Aurten berdea izango da nagusi, berdearen eskala osoan, gainera: botila kolorekoa, belardien tonua duena Bestalde, marrak ere oso modan egongo dira, marinelen antzera janztea, alegia: urdin iluna eta zuria, marradun jertsea Azkenik, lihoak garrantzia hartuko du udaberrian, baina "sport" ukituarekin eta dotore, hori bai.
Barrutik janzten hasi
Baina zu, zein momentutan hasten zara janzten? Alkandora eta kamisetaren kontu horrekin nahastu egin zara? Tira, oso argi dago: barruko arropa da janzten dugun lehena, eta eranzten azkena! Hori oraindik ez da aldatu!
Donostian lentzeria denda duen Mariajek dioen bezala, kanpokoa eta barrukoa konbinatuta eraman behar dira, hori agintzen baitu modak. Gainera, ez omen da nesken kontua soilik: mutilek ere gero eta ausartago jokatzen omen dute.
Nesken kasuan, aurten formak ez dira gehiegi aldatuko. Hori bai, tangak gero eta estuagoak izango dira, "hortzetako hari" deitzen zaien horietakoak nagusituko baitira. Pastel kolorekoak edo guztiz kontrakoa, bizi biziak, izango dira aukeran: arrosak, pistatxoak kanpoko arropa bezalaxe!
Mutilen artean gertatuko da berrikuntzarik handiena. Izan, ere mutilen artean ohiko bihurtzen ari dira tangak -gero eta ausartagoak, gainera-.
Bestalde, gizonezkoen artean ere normala bihurtzen ari da goiko eta beheko arropa konbinatzea. Zentzu honetan, kolore biziez gain, transparentziak eta estanpatu alaiak ikusi ahal izango dira; graffiti edo komiki marrazkiekin, adibidez. Barruko arropan ere ausart jokatu behar baita zergatik ez?
Bainujantziak
Eta hondartzako poltsan zer sartuko dut? Zein bainujantzi behar dut, martxoa eta apirileko egun eguzkitsuetan gehiegi ez nabarmentzeko? Dirudienez, erosotasuna izango da araua. Erraz lehortzen diren bainujantziak eta marra xumeak nagusituko dira. Koloreei dagokienez, beltza, zuria, zuri-beltza edo kolore lisokoak asko erabiliko dira. Arrosa eta laranja kolorekorik ez da faltako,
hala ere.
Oinutsik ez, behintzat
Hondartzarako poltsa prestatzen ari zarela, oinutsik ikusi duzu zure burua. Ene! Eta orain zer egin dezakezu? Beno, iazko puntadun zapatak aurten ere balioko dizute, neska! Baina has zaitez pentsatzen punta biribilagoa duen zapataren bat erosi beharko duzula. Dena den, takoiak oso altua izan beharko du, 10 bat zentimetrotik gorakoa, gutxienez.
Uda aldean sandaliek gogor joko dute: lauak izango dira, eta xehetasun metaliko askorekin. Sandalietan berdea, arrosa eta urdin azidoak izango dira nagusi.
Mutilen kasuan, aldiz, kirol zapatila asko ari da heltzen, laranja eta berde kolorekoak, adibidez. Horrez gain, mokasin zuriak ere ikusten ari dira. Mutilen kasuan, punta zorrotzeko oinetakoak modan jarriko dira aurten. Dena den, klasiko samarrak direnentzako, betiko zapatak ere ez dira faltako.
Galtzerdiak
Sandalien garaia heldu arte, zapatak eramango ditugu, eta zapatak, udaberrian behintzat, galtzerdiekin janztea komeni da. Galtzerdien alorrean ere bada tendentziarik: aurten marradunak, koloretakoak eta marrazkidunak erabiliko dira gehienbat. Neskentzako, aldiz, panty estu eta sare itxurakoak helduko dira. Horrez gain, orkatilera heltzen diren galtzerdi motz-motzak ere ikusiko ditugu.

Eguzkiak gogor jotzen duenean, jakin egin behar da zer ipini, begiak babestu eta, hala ere, moda jarraitzeko. Aurten, pastazko armazoiak eta betaurreko handi eta erraldoiak erabiliko dira. Betaurrekoek forma biribil eta limurtzaileak izango dituzte, El chaval de la peca musika taldekoek erabiltzen dituzten antiojoen antzera.
Betaurrekoetan, beltza izango da gehien erabiliko den kolorea, bai nesken bai mutilen kasuan. Betaurreko asko unisex izango dira, hala ere. Apaingarrietan egongo da mutilentzako eta neskentzako betaurrekoen arteko alde nagusia.
Mutilentzako lenteak ez dira oso deigarriak izango. Nesken kasuan, strass izeneko apaingarriak dituzten betaurrekoak helduko dira: antiojo horietan, lenteak bitxi txiki mordoez inguratuta daude. Aurten albo batera utzi beharrekoa? Ispiluak . modaz pasatuta omen daude erabat!

Tangekin ausartzen hasiak badira ere, makillajeak erreparoa ematen die oraindik mutilei. Hala ere, hasi dira begiak margotzen, eta eguzkia hartzeko kremak erabiltzen. Hori kontatu digu behintzat If dendako Jaionek.
Neskek, berriz, oso nabarmenduta eramango dituzte begiak. Makillajerako kolore gama prestatzekoan, kosmetika etxeek uharteak hartu dituzte inspirazio iturritzat: itsasoa, arrain tropikalak... Errimelak edo maskarak ere koloretakoak izango dira; beltza ez da modan izango, beraz. Ezpainetarako, dirdiratxoak eta gloss delakoa izango dira egokienak.
Zaporezkoak ere aukera ona izango dira. Azalerako, aldiz, tonu apal samarrak helduko dira. Hala ere, kontuan har ezazu: trikimailua omen da ilun-ilun makillatzea beltzaranaren itxura emateko beraz, eguzkia hartzea da irtenbide bakarra!

Aurre egin eguzkiari

Aurpegirako jantziak