Kolore iluneko musukoen erruz ugaritu egin dira azaleko arazoak

Kolore iluneko musukoen erruz ugaritu egin dira azaleko arazoak Badakizu gure epidermisean dagoen akaro bat erotu egiten dela musuko ilunekin, aknea, dermatitisa, ekzemak, pikortxoak eta beste zenbait azaleko arazo ugarituz? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kolore-iluneko-musukoen-erruz-ugaritu-egin-dira-azaleko-arazoak/@@download/image/realistic-hygienic-black-mask-vectors-particulate-respirator-coronavirus-filter-dark-background-illustration-design-171791281.jpg
2022/02/25

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Badakizu gure epidermisean dagoen akaro bat erotu egiten dela musuko ilunekin, aknea, dermatitisa, ekzemak, pikortxoak eta beste zenbait azaleko arazo ugarituz?
Kolore iluneko musukoen erruz ugaritu egin dira azaleko arazoak

Zizareen antzeko izaki mikroskopikoak dira gure azaleko folikuluetan egoten direnak, eta demodex bezala ezagutzen dira. Kaltegabeak dira, eta zenbaitetan, baita onuragarriak ere gure azala hondakinetatik aske eta babestuta egon dadin. Izaki txiki hauen ohiturak aldatu egin dira, ordea, musuko ilunen erruz. Izan ere, eguna gau bihurtzen dute eta nanoakaro hauen bizi zikloa desorekatzen dute, behar direna baino gehiago ugalduz. Honen ondorioak? Maskne bezala ezaguna egin dena, dermatitisa eta ekzemak. 

Egoera normaletan, eguneko argiarekin folikuluetan kiribilduta lo egiten dute. Gaua iristean berriz, jatera irteten dira eta baita ugaltzera ere, bizi diren inguruetan arrautzak jarriz. Metro karratuko bat edo bi egoten ziren lehen. Orain ordea, pandemia dela eta, musuko ilunen (okerrenak beltzak dira) barruan konfinatuta egon behar dutenez, behar dutena baino denbora gehiago egoten dira ilunetan eta beraz, behar dutena baino arrautza gehiago jartzen dituzte. Honela, metro karratuko bat edo bi dermodex egoten baziren lehen, orain 20 egon daitezke gainazal berean. Horrek eragiten ditu mota ezberdinetako azaleko arazoak. 

Honen aurrean egin beharreko lehenengo gauza, kotoi organikozko edo kolore zuriko musukoak eskuratzea da, dermodex-a iluntasunarekin erotu ez dadin. Eta noski, osasun gomendioek dioten bezala, lau orduro musukoa aldatu, nahiz eta garbia dagoela iruditu. Bestalde, ekidin makillajea musukoa eramango duzun gunean.