Kolonbiako parlamentari kakontziak

Zoritxarrez, ez dugu oso urrutira joan behar ustelkeriak jotako politikariak aurkitzeko. Errepideak, eraikuntza edo hirigintza lanak, ospakizun handiak
hamaika aitzakia dute zenbait politikarik diru "pixka" bat patrikaratzeko. Kolonbian, hala ere, ustelkeria kasu bitxi eta barregarria gertatu da. Izan ere, bertako parlamentuan zortzi milioi pezeta/320.000 libera bideratzen dituzte urtero komuneko papera erosteko. Ez dago oso garbi zergatik xahutzen duten horrelako dirutza produktu honetan, baina batzuek diotenez, politikariek, euren hitzaldiekin, tripako min larria eragiten diote elkarri. Egia ote?