Koktel eztanda

Zerekin bustitzen ditugu udako parrandak Euskal Herrian? Hona hemen tabernetako nahasketarik ezagunenak.
Dracula Kondea. Transilvaniatik datorkigun edari honen osagaiak Martini gorria eta marakuia zukua dira. Oraingoan, banpiroak, biktimaren odola xurgatu beharrean, buruan geratzen zaizkion neurona apurrak xurgatzen ditu. Zertarako behar dugu alferrikako zama gure garunean?
T.G.V. Tren honek 270 kilometro orduko abiaduran jartzen du jendea. Edari hau tekila, ginebra eta vodkaz osatuta dago. Hortik izena. Dastatu dutenek diotenez, gibelarentzat proiektu txikitzaileena da T.G.V.-a.
Musutxue. Lima eta pontxea dira edabe magiko honen osagaiak. Neska-mutiletan egiteko edari aproposa da, sex-appela biderkatu eta pasioa areagotzen baitu.
Butanotxoa. Patxaranaz eta laranja zukuz egindako edari honek butano-banatzaile batek adinako indarra ematen omen du. Hori bai; kontuz ibili eta ez utzi arroparen gainean erortzen, bestela gurasoek akabatu egingo zaitu eta!
Jamaika. Marrubi likorez eta limoi zukuz egina, oso bizigarria omen da nahasketa hau. Euskal Herria tropikala, bai klimaz eta baita edariz ere.
Garuntxoa. Baileys-a, melokotoi likorea eta granadina nahastuz gero, garun itxurako edaria sortzen da. Itxura higuingarria du, noski, baina zaporez gozoa da.
Panache edo Lixiba. Lixiba ez da arropa garbitzailea, gure artean oso ohikoa den edaria baizik, limoi freskagarriz eta zerbezaz egina.
Juanamari, Anjelmari, Luismari Gurean oso ohikoak dira mari-dun izenak. Edarietan ere hala da. Horren lekuko, Joxemari (limoia eta ardo gorria), Pedromari (laranja eta ardo beltza) eta Rosamari (laranja eta ardo gorria). Lehendabizikoari Pitilingorri ere esaten diote.

Amabirjinaren omenez