Kokein: Askatasun oihuak

Kokein boskote eibartarrak bigarren diskoa labetik atera berri du: "Lotuta egon arren". Rock indartsuko 11 kanta bildu dituzte.
Kokein duela bost urte sortu zen. Hasieran lau lagunek ziharduten taldean, baina duela urtebete pasatxotik Ikerrekin, Julio Kageta taldeko gitarra jotzaile ohiarekin, ari dira.
Talde zaharren zein berrien eragina du boskoteak: Pearl Jam, Incubus, Cranberries, U2 Bigarren lanaren oinarria rock indartsua da, bestelako estiloetako ukituekin: metala eta pop-a, besteak beste. Aurreko diskoarekin alderatuz gero, honakoa rockeroagoa da. Dena dela, ez dituzte doinu melodikoak erabat baztertu. "Bilakaera bat izan da taldearen estiloan, beharbada Ikerren etorreraren ondorioz. Rock-a egiten dugu, baina rock-ak adar asko ditu; melodikoa, indartsua Gu batetik bestera ibiltzen gara ", esan digu Lete bateria jotzaileak.
Jakina denez, taldeko abeslaria Zaloa da. Eibartarraren ahotsak aipamen berezia merezi du, bitxia eta oso indartsua baita. Hala ere, zenbait kantatan gozo-gozoa izaten ere badaki. Hainbat joeretara erraz moldatzen da Zaloa: "Estilo askotara egokitzen da, eta hori oso ondo dago", dio Letek.
Hitzei dagokienez, diskoa ez da lehendabizikoa bezain intimista. Taldekideen kezkek eta gogoetek lekua dute diskoa, baina gai sozialak jorratu dituzte gehien bat, eta mezua argia da: nork bere bidea eta askatasuna bilatu behar ditu. "Argi dago ez garela erabat askeak. Hala ere, aurrera egin beharra dago, nola edo hala", aipatu digu Letek. Eta eurek aurrera egiten ari dira urrats sendoak emanaz. Azken pausoa bigarren diskoa izan da. Ez duzu oraindik eskuratu? Zeren zain zaude?