Kokein

Eibarko talde honen izena ahoskatzerakoan, Eric Clapton-en abesti ospetsuaz oroitzen da bat, gauez ezkutuan eskuz-esku ibiltzen den substantzia ez aipatzearren, noski. Bada, bere lehen disko honetan, substantziadun taldea iruditu zait Kokein. Abestiak egiteko denbora hartu eta horien garapenean lan asko egin dutela nabari da. Tempoak eta intentsitate uneak ondo neurtzen ditu taldeak, orain garbi eta leun, ondoren saturazioz eta gogor. Ahotsetan ere jolas bat baino gehiago dago, gehienetan arriskutsu samarrak izan daitezkeen horietakoak, gainera. Baina maila dagoenez