Kokaren ordezko bila

Kokaren ordezko bila https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kokaren-ordezko-bila/@@download/image/20128289617La_Paz.jpg
2012/12/13
berria
La Paz hirian kokatu du bulego nagusia USAIDek ­–Nazioarteko Lankidetzarako Estatu Batuetako Agentziak– 2006az geroztik Bolivian egiten ari den laborantza ikerketa gauzatu ahal izateko. Erakundearen helburua koka landarearen ordezkoa izango dena bilatzea da, herrialdean honen ekoizpenak duen dimentsio itzela kaltetu gabe; baina Evo Morales Boliviako presidentea ez dago ados. Haren hitzetan, kokak "propietate sendagarri eta osasuntsuak ditu, eta berau kontsumitzen duena ez da drogazalea". AEBetan, ordea, mundu mailan koka gehien kontsumitzen den lekuan, kosta ala kosta mugatu nahi dute.