Koka-Kola, pestizida?

Koka-Kola, pestizida? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kokakola-pestizida/@@download/image/50p5-1.jpg
2012/12/13
berria
Koka-Kola, pestizida?
Indiako hainbat nekazari Coca-Cola erabiltzen ari dira uztak suntsitzen dituzten izurriteei aurre egiteko. Ramakrishnapuram herriko Gotu Laxmaiah nekazariak Coca-Cola bota zuen bere kotoi-sailean, eta  intsektuak akabatu zituen. Zientzialariek eta Coca-Colako agintariek erabat ukatu dute “bizitzaren txinparta” pestizida hilgarria denik. Indian pestizida litroak 200 euro balio ditu; beraz, nekazariei askoz merkeago ateratzen zaie 40 zentimo balio dituen Coca-Cola litroa erabiltzea.