Kokainadun pizzak

Kokainadun pizzak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kokainadun-pizzak/@@download/image/7p5-1.jpg
2012/12/13
berria
Kokainadun pizzak
Italia iparraldeko Villa Carcina herriko pizzeria batek ezohiko osagaia gehitzen zien pizzei. Pizzak eskaintzen dituzten dendetan osagai zerrenda amaigabea izaten da. Hala ere, honako hau osagai bitxia zen benetan eta antza, arrakasta handia zuen herritarren artean. Izan ere, pizzeria aurrean izugarrizko ilarak sortu ohi ziren. Nonbait, polizia zeharo harrituta geratu zen osagai berriak izandako harrerarekin eta beraz, ikertzen hasi zen. Hasieran, ez zuten ezer arraroik somatu, baina zelatan egon ondoren, pizzetan kokaina sartzen zutela jakin zuten. Jakina, jabea atxilotu zuten.