Kokaina, gutxietsitako arriskua

Andere zuria, elurra, farlopa... izen ugari ditu kokainak. Ondorio larriak eragin ditzakeen arren, azken urteotan asko hazi da droga honen kontsumoa euskal gazteen artean. Nondik dator koka? Zein arrisku ditu? Irakur itzazue ondorengo orrialdeak.
Haxixa bezala, landare batetik dator kokaina ere, koka landarearen hostoetatik, hain zuzen. Jatorriz Ande mendietakoa da landare hori, eta altuera handiko eskualde bero eta hezeetan hazten da gehienbat; Perun, Bolivian, Brasilen eta Txilen, batez ere. Dena den, nahiz eta landarea herrialde horietan hazi, Kolonbian eta Ekuadorren prozesatu ohi da koka-orea. Lurralde horietatik, gehien kontsumitzen den herrialdeetara garraiatzen dute kokaina, Europara eta Ameriketako Estatu Batuetara, hain zuzen.
Landaretik atera eta tratatu ondoren, kristal zuri ezkatatsuaren itxura hartzen du kokainak. Gustuari dagokionez, zapore mikatz bereizgarria du. Odoletik zuzen-zuzenean sartzen da nerbio-sistema zentralera, eta horrek sentsazio atsegin, anestesiko eta bizkorgarria eragiten dio kontsumitzaileari.
Koka landarea aspalditik lantzen da Andeetan. Esaten denez, inka konkistatzaileek, eskualde haietan lehenago egondako biztanleengandik berenganatu zuten koka-hostoak mastekatzeko ohitura. Ande mendien altuerak eragin zuzena du odolaren presioan eta arnas hartzean, eta hori areagotu egiten da koka-hostoak mastekatzean, edota koka-tea edatean.
Inken kondaira batzuen arabera, jainkoarengandik omen dator koka landarea, eta, horregatik, inken artean, hasieran nobleek eta apaizek bakarrik erabiltzen zuten hosto hura. Baina, kokaren kontsumoak langileen produktibitatea handitzen zuenez, azkenean herritarrengan ere zabaldu zen koka hartzeko ohitura.
Sendagai gisa erabilia
XV. mendean, espainiarrak Amerikara heldu zirenean, erlijio katolikoa zabaldu zuten bertan. Erlijio katolikoak landarearen erabilera kondenatu zuen; baina, nahiz eta katolikoek kokaren kontsumoa bekatutzat jo, konkistatzaileek Espainiara eraman zuten. Hala, XVI. mende amaieratik aurrera, sendagai gisa erabiltzen hasi ziren.
XIX. mendean koka landarea analizatzen hasi ziren hainbat zientzialari. Animaliekin eta zientzialariekin berekin frogak egin ondoren, kokainaren efektuei buruzko zerrenda bat egin zuten, eta, hasieran, ona zen droga horri buruz esaten zen oro. Baina zientzialariak laster konturatu ziren drogak menpekotasuna eragiten ziela kontsumitzaileei. Beraz, ordura arte lasai asko hartu ahal izan zituzten kokarekin egindako freskagarri eta edariak, baina, kokaren alde txarrak ezagutu bezain laster, haren kontsumoa galarazi zuten herrialde askotan.
Lehen kokainazaleak
Joan den mendean, hostoetatik kokaina bakantzeko prozesua asmatu zenean, kokaina sudurretik hartzeko ohitura zabaldu zen. Orduan azaldu ziren lehenengo kokainazaleak. Hortik aurrera, gorabehera handiak izan ditu kokaren kontsumoak. Merkatuan beste droga batzuk sartzearekin batera, garai batean atzera egin zuen kokaina kontsumoak, heroinarekin pasatu zen moduan.
70eko hamarkadan, berriz ere, indar handiz sartu zen Europako eta Estatu Batuetako merkatuan. Hala, gehien kontsumitzen diren drogen zerrendan, gaur egun hirugarrena da kokaina, kalamuaren (Cannabis) eta anfetaminen atzetik. Europako Batasunaren barruan, Espainiak eta Erresuma Batuak dituzte kokaina-kontsumo tasarik altuenak.
Testuinguru jakin batzuetan, asko igotzen da droga horren kontsumoa. Diskoteketan, eta rave edo musika-jaialdietan, adibidez, kokaina asko kontsumitzen da. Medicus Mundi elkarteak 1999an Frantzian egin zuen ikerketa baten arabera, tekno musika entzun daitekeen jaietara joandako %56ek kokaina hartu du bizitzan behin, gutxienez.
Ikerketen arabera, kokaina jostagarri gisa hartzen duen kontsumitzailea, pertsona gaztea izan ohi da; gizartean ondo txertatuta dagoena, lanean edo ikasten ari dena, eta aisiari garrantzi handia ematen diona. Askotan, drogak beren osasunean izan ditzakeen ondorio kaltegarriak gutxiesteko joera izan ohi dute pertsona horiek. Azken urteetan, heroina gizartetik at dauden pertsonekin lotzen dugun bezala, kokainaren kontsumoa glamourrarekin eta arrakasta duten pertsonekin lotu da.
Oso arriskutsua
Substantzia ororekin gertatzen den moduan, kokainak ere kalte handiak eragin ditzake pertsonengan. Gainera, guregana heltzen den kokaina ez da garbia. Droga-trafikatzaileek beste substantzia batzuekin nahasten dute kokaina, drogaren salmentari etekin handiagoa ateratzeko. Hala, zaila da kokainari zer nahastu dioten jakitea, eta horrek eragin kaltegarriak ditu kontsumitzailearen osasunean.
Kokaina kontsumitzen dutenek intoxikazio larriz, edo zenbait droga motaren arteko eragin-trukeaz, bat-batean hiltzeko arriskua dute. Bestalde, arazo kardiobaskularren ondorioz, heriotz edo larrialdi kopuru asko eragiten ditu kokainak, era horretako arazoak izateko joera duten kontsumitzaileen artean, batez ere. Bestalde, kokaina ebakitzeko erabiltzen diren osagai batzuek eragina izan dezakete osasunean. Kasu batzuetan, drogaren azterketa egin ondoren, kokainari denazetina eransten zaiola frogatu da. Denazetinak lotura estua du giltzurruneko, gibeleko eta odoleko gaixotasunekin, eta, batzuetan, baita minbizi-kasuekin ere.
Ondorio larriak
Kokaina-menpekotasunaren ezaugarri nagusiei dagokienez, ostera, alderantzizko tolerantzia aipatu beharko genuke. Izan ere, kokaina-menpekotasuna duten gehienak ez dira gai kokainarik gabe euforia eta atsegin-sentsaziorik izateko. Gainera, garai batean atsegingarri zituzten egoeretan, atsegina sentitzeko ahalmena galtzen dute pertsona horiek.
Kokaina-hartzaile askok ez dute gozamenik sentitzen aisian edota sexu-jardueretan. Horrez gain, gizarte-harremanak aldatu egiten dira, eta bakardaderako joera ere handitu egiten da kokaina gehiegi kontsumitzen dutenen artean. Adimen-gaitasuna ere hondatu egiten da; ganora, aditasuna eta kontzentrazioa galtzen dira, eta buruko min kronikoak agertzen dira askotan. Bizitzako hainbat alorretan apatia nagusitzen da, eta sexu-ezintasuna ere agertzen da maiz.

Gizakia Helburu elkartean, laguntza ematen zaie drogekin arazoak dituzten pertsonei. Kokaina uztearren elkartean ari den gazte batekin hitz egin dugu, bere esperientzia azaldu diezagun. Normala den bezala, ez du nahi bere izen-abizenak jakinarazterik.
Nolatan hasi zinen drogak hartzen?
Lagunekin parrandak egiten hasi nintzenean, kokaina probatzeko aukera izan nuen. Sentsazio berria izan zen hura. Asko gustatu zitzaidan.
Aurretik, kontsumitzen al zenuen beste drogarik?
Bai: porroak, speed-a eta extasia hartzen nituen.
Kokaina droga garestia da. Nondik ateratzen zenuen kokaina erosteko dirua?
Lan egiten nuen, eta soldata horrekin erosten nuen kokaina. Beste batzuetan, berriz, droga apur bat saltzen nuen, eta irabaziekin, nire kontsumoa ordaindu ahal izaten nuen.
Gauez, zer nolako girotan mugitzen zinen?
Lagunak eta ni oso leku normaletan ibiltzen ginen. Tabernetera joaten ginen, eta noizean behin, baita diskoteketara ere. Noizean behin, afterrak ere zapaltzen genituen.
Noiz erabaki zenuen kokaina uztea?
Nire inguruan gauzak gaizki joaten hasi zirenean. Familiarekin arazoak izaten hasi nintzen, eta nire lagunekin eta neskalagunarekin ere ez nenbilen ondo. Momentu hartan, nire bizitza aldatzeko erabakia hartu behar izan nuen, eta drogak uztea aukeratu nuen.
Zure eguneroko bizitzan, nolako eragina izan du kokainak?
Nire izaera asko aldatu zen. Umore aldaketa handiak izaten nituen, eta agresiboagoa bilakatu nintzen. Gainera, bakarrik drogetan pentsatzen nuen; horrek oso eragin txarra izan zuen nire bizitzan.
Zure familiak jakin al du kokainarekin arazoak dituzula?
Bai.
Zaila al da drogak uztea? Asko kostatu al zaizu?
Bai, asko kostatu zitzaidan. Azkenean, Gizakia Helburu elkartean laguntza eskatu behar izan nuen. Badago noizean behin kokaina kontsumitzen duen jendea, eta drogarekiko menpekotasunik ez duela esaten duena. Baina noiz esan daiteke norbaitek kokainarekiko menpekotasuna duela? Nire kasuan, azkenean, edozer gauza egiteko hartu behar nuen kokaina: gauez ateratzeko, etxean egoteko, erosketak egiteko, sexu harremanak izateko pertsona batek drogekiko menpekotasuna du, drogak kontsumitzeko beharra sentitzen duen momentutik.
Zure bizitza aldatzea lortu al duzu?
Horretan ari naiz. 24 urte nituela, Gizakia Helburu elkartera joan nintzen lehen aldiz, baina sei hilabeteren ondoren, utzi egin nuen. Orain 32 urte ditut, eta lortuko dudala iruditzen zait.
Gazteei esango zeniekeen zerbait?
Ez daitezela drogatu. Azkar ala berandu, drogek arazoak besterik ez dituzte ekartzen. Bizitzak hori baino gehiago merezi du!

"Edozer gauza egiteko behar nuen kokaina"