Kokaina Coca-Colan
8,45 kokaina miligramo edalontzi bakoitzeko. Hori da hasiera bateko Coca-Cola edari ospetsuak jatorrizko formulan zeraman osagaietako bat. Harritzekoa bada ere, XIX. mende amaiera arte beste edari askok ere droga zeramaten. 1902an osagai hori kendu zioten Coca-Colari.
