Koilara bati esker aske

Erailketa leporatuta preso zegoen 35 urteko emakume batek kartzelatik ihes egitea lortu du koilara batekin zulatutako tunelean barrena; eta kondena betetzeko 22 hilabete gelditzen zitzaizkionean egin du! Bredako (Holanda) espetxean kontrola zurruna da, baina gune samurrago batean emandako egonaldia probestu du hanka egiteko. Dena dela, ez pentsa izugarrizko ahalegina egin duenik, hormaren beste aldetik konplize batek bidea zabaldua zion eta. Barruan da berriz.