Kobe Bryant: "Une honetan, NBA-n jolastu dezaketen emakumeak badaude".

Kobe Bryant: "Une honetan, NBA-n jolastu dezaketen emakumeak badaude". Lakers taldeko izarra eta bere 13 urteko alaba zendu dira asteburuan, helikoptero istripuan; saskibaloi jokalariaren ustetan, WNBA-ko emakume jokalariek badute gizonen ligan jolasteko maila. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kobe-bryant-une-honetan-nba-n-jolastu-dezaketen-emakumeak-badaude/@@download/image/El_Bernabeu_462963714_143522067_1024x576.jpg
2020/01/27
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Lakers taldeko izarra eta bere 13 urteko alaba zendu dira asteburuan, helikoptero istripuan; saskibaloi jokalariaren ustetan, WNBA-ko emakume jokalariek badute gizonen ligan jolasteko maila.
Kobe Bryant: "Une honetan, NBA-n jolastu dezaketen emakumeak badaude".

Saskibalioaren mundua doluan dago; NBA AEBetako saskibaloi profesionaleko ligako izar Kobe Bryant zendu da 41 urterekin, helikoptero istripuan. Bere 13 urteko alaba Gianna Maria Bryant ere, harekin zihoan.

Istripua gertatu baina egun batzuk lehenago, Lakers-eko jokalariak CNN katean adierazi zuen WNBA AEBetako emakumeen saskibaloi profesinalean jokatzen duten hainbat emakume jokalarik badutela gizonen ligan jolasteko maila. Bryant-ek beren babesa adierazi zien, egunen batean "munduko liga onenenan" jokatzeko aukera izan dezaten desiratuz.

Bryant bera NBAko txapelduna izan zen 5 aldiz Lakers taldearekin, eta une honetan gizonen maila berean jokatzeko maila duten hainbat emakume jokalarien izenak aipatu zituen: "Diana Taurasi, Maya Moore edo Elena Della Donne adibidez; une honetan ligan jokatzeko gai diren emakume jokalari bikainak ditugu".

 

Bestalde, istripuan zendu den 13 urteko alaba saskibalioiko promesatzat zuten adituek; 13 urterekin sub16-ko lehiaketan txapelduna zen, eta UConn Huskies taldearekin emakumeen ligan sartzearekin amets egiten zuen, aitaren pausoei jarraika.