Koban taldearen diskoa kalerantzen lagundu nahi?

Koban taldearen diskoa kalerantzen lagundu nahi? Musika taldearen lehen diskoa errealitatea bihur dadin zure laguntza behar dute; Gutxienez 3.500 euro lortu nahi dituzte apirilaren 3a baino lehen. Azkar ibili! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/koban-taldearen-diskoa-kalerantzen-lagundu-nahi/@@download/image/28337151_1828791573833011_7474178505833830700_o.jpg
2018/02/27
berria
Musika taldearen lehen diskoa errealitatea bihur dadin zure laguntza behar dute; Gutxienez 3.500 euro lortu nahi dituzte apirilaren 3a baino lehen. Azkar ibili!
Koban taldearen diskoa kalerantzen lagundu nahi?

Koban musika taldearen lehen diskoa grabatu eta argitaratu ahal izateko zure laguntza behar dute. 2015ean sortu zuten taldea trikitia, musika elektronikoa eta swinga uztartuz. Onintza trikitian eta ahotsetan aritzen da, Rakel sintetizadorean eta ahotsean, Eli pianoan, Xalba gitarretan, Joseba elektronikan eta Esti eta Jone koro eta perkusioetan. 2016ko uztailean egin zuten lehen kontzertua Groseko jaietan (Donostian) eta ordutik hara eta hona ibili dira kontzertuak eskainiz. 2017ko irailean dena gelditu eta beren lehen lanarekin jarri ziren buru-belarri.

 

Crowdfunding kanpaina jarri du martxan taldeak, eta gutxienez 3.500 euro lortzeko helburua jarri diote beren buruari. Kanpainak sekulako arrakasta izan du, eta hiru egunetan 2.000 euro lortu dituzte dagoeneko. Taldeak, esker ona azaltzeko, bideo bat argitaratu du. "Crowdfundingean 2.000 eurora iristean bideo bat argitaratuko genuela esan genuen. Baina ez genuen espero 3 egunetan lortuko genuenik!!! Mila mila esker guztiei eta bakoitzari! Hemen duzue Señorita bat akelarre batean bertsio akustikoan. Gure anaiak diren Txema Schoppensteinek eta Beñat Antxustegik egin dute irudi eta soinua eta guri behintzat ikaragarri gustatzen zaigu; mila esker bikote!".

 

Crowdfundingeko sariak

Koban taldearen proiektua lagundu nahi dutenentzat opari ezberdinak prestatu dituzte; diskoa eskuratzearekin batera, kamisetak dituzte, bi koloretan. Bestalde, Apirilaren 13an Donostian egingo duten disko aurkezpenerako sarrerak ere banatuko dituzte.

 

LAGUNDU NAHI DIEZU? SARTU ITSULAPIKOAN.

 

KOBAN: Elektroswing doinuen sorgin taldea

Duela ia urtebete Koban taldeko Onintzarekin mintzatu ginen, eta taldea sakon ezagutzeko aukera eskaini zigun. Elkarrizketa irakurri nahi duzu? Egin klik!