Koarentenak gure itxura fisikoa aldatuko du

Koarentenak gure itxura fisikoa aldatuko du Bizarrak utzi, kendu, ilea tidatu, moztu... eta zuk, look aldaketarik egiteko tentaziorik izan duzu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/koarentenak-gure-itxura-fisikoa-aldatuko-du/@@download/image/cutting-hair-t.jpg
2020/03/30
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Bizarrak utzi, kendu, ilea tidatu, moztu... eta zuk, look aldaketarik egiteko tentaziorik izan duzu?
Koarentenak gure itxura fisikoa aldatuko du

Asperdurak edota orain inork ez gaituela aprobetxatzeak gure itxura fisikoa aldatzeko tentatziora eraman gaitzake egunotan, baina ez dira arrazoi bakarrak; egoera honek eragindako estres eta antsietatea baretzeko irtenbide bat ere izan daiteke.

Koarentena hasi zenean ile apaindegiak oinarrizko behar moduan kalifikatu zituzten, eta erabaki horrek barreak eta meme andana eragin zituen. Astebete baino gehiago igaro ondoren ordea, denok izan dugu ilean "zerbait" egiteko tentazioa, ezta? Instagrameko Stories-etan denetik ikusi ditugu; urtetako bizarra kendu duten lagunak, burua kaskamotz utzi dutenak, arrosaz ala urdinez tindatu direnak... Argi dago, koarentenak gure barnean ezkuturik dugun estilista ausartena azaleratu du.

Dena den, esan bezala, asperdura ez da look aldaketa hauen arrazoi bakarra; estresari aurre egiteko babes neurri bat ere bada gure itxura fisikoarekin esperimentatu eta jolastea. Adibidez, iazko azaroan Erresuma Batuan modan jarri zen ilea erromako zubiaren kolore guztiekin tindatzea; adituen esanetan, joera hau estuki lotuta zegoen herrialdeak Brexit-aren ondorioz bizi zuen krisi politiko sakonarekin.

Orain udaberrian bete-betean sartu garela eta etxetik irten ezinik gabiltzala beraz, ez harritu batek baino gehiagok artaziak hartu eta buruan triskantza "original" bat egiten badu; bizi dugun egoerari aurre egiteko ihesbide sanoa da, nahiz eta emaitza beldurgarria izan daitekeen. Ez larritu; zorionez, inork ez zaitu ikusiko (bideo-deietan ez bada behintzat)!