Koalak, desagertzeko zorian egun batetik bestera

Koalak, desagertzeko zorian egun batetik bestera Australiako suteek marsupial ezagun hauen habitat-a suntsitu dute ia osorik, eta 1.000tik gora hil dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/koalak-desagertzeko-zorian-egun-batetik-bestera/@@download/image/koala-extinto.jpeg
2019/11/25
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Australiako suteek marsupial ezagun hauen habitat-a suntsitu dute ia osorik, eta 1.000tik gora hil dira.
Koalak, desagertzeko zorian egun batetik bestera

Australia kiskalita dago; udaberrian sartu besterik ez dira egin, eta dagoeneko tenperatura altuek eta lehorteek azken hamarkadetako suterik ikaragarrienak eragin dituzte herrialdean. Hala, azken sute hauetan 1.000tik gora koala hil dira, eta beren habitat-aren %80 guztiz desagertu da. 

Marsupial ezagun hauen egoera oso larria da AKF-k argitaratutako txostenak dioenez; egun batetik bestera "funtzionalki desagertuak" egotera igaro dira koalak. Honek ez du esan nahi erabat desagertu direnik; oraindik 80.000 koala daude Australian egun. Datu honek baina adierazten du hemendik aurrera nabarmen gutxituko dela koalen kopurua, batez ere beren bizi eremua desagertu delako. Hala, koalak ez dira desagertuko, baina soilik erreserba naturaletan eta zoologikoetan bizitzeko gai izango dira.

Koalak ez dira desagertu (oraindik) baina beren biziraupenerako ezinbesteko diren eukalipto basoak bai; kontutan izanda koala batek egunean kilo bat eukalipto hosto behar dituela bizirauteko, denbora kontua izango da.