Koala, ofizialki, desagertzeko arriskuan

Koala, ofizialki, desagertzeko arriskuan Australiar gobernuak bere sinbolo nazionalaren estatusa birklasifikatu du azken urteetan izan duen beherakadaren ondorioz. Kalkulatzen da azken hiru urteetan koalen populazioa %30 murriztu dela. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/koala-ofizialki-desagertzeko-arriskuan/@@download/image/galeria-koalas.jpg
2022/02/25

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Australiar gobernuak bere sinbolo nazionalaren estatusa birklasifikatu du azken urteetan izan duen beherakadaren ondorioz. Kalkulatzen da azken hiru urteetan koalen populazioa %30 murriztu dela.
Koala, ofizialki, desagertzeko arriskuan

Honela, koalak, jada luzeegia den, desagertzeko arriskuan dauden animalien zerrendara batu dira. 2021ean herrialdeak jasandako suteek eta zuhaitzen mozketek zein idorteek, espeziea desagertze arriskuan jarri dute. Australiako Sussan Levy, ingurumeneko ministroak itxaropen hitzak izan ditu hala ere: "Elkarrekin koalentzat etorkizun jasangarriagoa bermatu dezakegu". 

Koala, Australiako animalia izateaz gain, herrialdeko sinbolo nazionala ere bada, eta azken urteetan krisi betean dago. Kalkulatzen da, orain dela ia bi mende atzera, Europarrak Australiara iritsi aurretik 2.500 kilometro inguruan bakarrik 10 milioi koala bizi zirela. Europarrak iristean, ordea, hauek ehizatzen hasi ziren euren larru preziatuagatik eta desagertzeko zorian egon ziren. Datu bat, 1927an, Queensland estatuan milioi bat koala hil ziren. Hurrengo 50 urteetan zifrek hobera egin zuten kontserbazio politikengatik eta Gobernuz Kanpoko Erakundeen lanagatik. 

Egun, oso zaila da koalak zentsatzea, gunearen arabera edo zenbaketa egiten dutenen arabera zenbakiak izugarri hazi edo murrizten baitira. Gogoratu beharra dago, espezie honek bizirauteko eukalipto basoen beharra duela eta bereziki sentiberak direla ekosistemaren aldaketen aurrean.

WWF Australia GKEren ikerketen arabera Queensland-eko koalen populazioa 2001etik %50 murriztu da. Australian Koala Foundation-ek burututako beste ikerketa baten arabera, koalen kopurua %30 murriztu da azken hiru urteetan. Guztira, iazko urtean 58.000 koala zeudela uste da; 2018an, ordea, kopurua 80.000koa zen. Beherakada honen errurik handiena basoko suteek dutela erakusten dute hainbat ikerketak.