“Koaderno handia”

“Koaderno handia” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/koaderno-handia/@@download/image/1p42-3.jpg
2000/10/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Agota Kristof
1.zenbakia
ALBERDANIA
219 orrialde



Munduko anaia biki gaiztoenak dira liburu honetako protagonistak. Esaldi labur eta zuzenez idatziko dute biki ttiki hauek beren koaderno handi partikularra, beren egunkari ezkutua. Haur idatz-tankeran idatzia, liburua hatzetan itsasten den horietakoa da. Agota Kristof hungariarrak Suitzara ihes egin behar izan zuen neskatila zelarik eta Milan Kundera eta Europa ekialdeko beste hainbat idazlek duten estilo zorrotzaren jabe da. Saint Exuperyk Hungarian jaio izan balitz idatziko zukeen liburua. Umore beltzaren zale bazara... Ze arraioren zain zaude umore beltzaren zale egiteko?