Klimt ***

Laudatua
bezain laidoztatua, zinema garaikideko sortzailerik berezienetakoa da Raul Ruiz
txiletarra. Kasu honetan, eszenaratze irudimentsu eta apurtzaile bat oinarri
harturik, onirikotasunez melatzen du film osoa Genealogies dun crime interesgarriaren egileak. Gustav Klimt
pintore austriarra heriotzaren zain dela, bizitzako pasadizorik esanguratsuenak
ekarriko ditu gogora. Besteak beste, Emilie Floge-ren maitasun platonikoa, Lea
de Castro dantzariaren sexu pasioa eta zentsurarekin bizi izandako tirabira
garratzak. Melies zinemagileak ere leku izango du artistaren oroitzapenetan.
Klimtek pinturetan islatu zuen sentsualitateaz blai daude Ruizen fotogramak.
Film interesgarria da, baina ikusle arrunta asper lezake.