Klima-aldaketak alergia berriak sorrarazi ditzake

Klima-aldaketak alergia berriak sorrarazi ditzake Tenperatura aldaketekin, karbono dioxidoarekin, uraren eskuragarritasunaren eskasiarekin eta kutsaduraren gorakadarekin, landareek euren jokabidea aldatu dute. Ondorioz, euren loratzeak eta horrekin batera, polenagatiko alergiak ere aldatu egin dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/klima-aldaketak-alergia-berriak-sorrarazi-ditzake/@@download/image/Captura de Pantalla 2022-04-19 a las 7.53.57.png
2022/04/19

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Tenperatura aldaketekin, karbono dioxidoarekin, uraren eskuragarritasunaren eskasiarekin eta kutsaduraren gorakadarekin, landareek euren jokabidea aldatu dute. Ondorioz, euren loratzeak eta horrekin batera, polenagatiko alergiak ere aldatu egin dira.
Klima-aldaketak alergia berriak sorrarazi ditzake

Klima aldatzen ari gara eta horrek eragina du naturako hainbat prozesutan, eta ezinbestean, baita izaki bizidunongan ere. Landareek ere klima-aldaketaren eragina jasaten dute, euren zikloak eraldatu baititu. 
Eta gure planetan, modu batera edo bestea, guztia konektatua dagoenez, jazoera hauek pertsonon osasunean ere eragina izan lezakete, adibidez, polenari alergia izateagatik.

Krisi klimatikoak landareen jokabidean aldaketa ekarri du. Tenperaturen igoerak eta atmosferan karbono dioxido gutxiago egoteak loratzea estimulatzen du, euren ziklo naturalak aurreratuzZikloak aurreratzearekin, loreek airean askatzen duten polenaren sasoia ere aurreratu egiten da. Ondorioz, honi alergia diotenek geroz eta goizago pairatuko du eta denbora gehiagoz. 

Tenperatua aldaketek gainera, eragin zuzena dute polenaren ekoizpenean. Honi, landareek ur gutxiago dutela eskuragarri gehitzen badiogu, landareek lore gehiago sortuko dituzte euren ondorengoak ziurtatzeko. Landareko zenbat eta lore gehiago, polen gehiago loreko. Ondorioz, atmosferan ere polen gehiago egongo da. 

Polenaren ugaritzeak alergia duten pertsonez gain, alergiarik ez zutenak kaltetuko ditu, aukera gehiago baitituzte etorkizunean orain arte pairatu ez dituzten alergiak garatzeko.