Klima-aldaketagatik, hamarkada bakoitzero, udaberria bi egun aurreratzen da

Klima-aldaketagatik, hamarkada bakoitzero, udaberria bi egun aurreratzen da Planeta berotzen joan ahala, urtetik urtera, loreak azkarrago loratzen dira eta horrek arrisku ekologikoa areagotzen du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/klima-aldaketagatik-hamarkada-bakoitzean-udaberria-bi-egun-aurreratzen-da/@@download/image/8a7a9363f4aeeed83353232a2f4d5336.jpg
2022/03/09

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Planeta berotzen joan ahala, urtetik urtera, loreak azkarrago loratzen dira eta horrek arrisku ekologikoa areagotzen du.
Klima-aldaketagatik, hamarkada bakoitzero, udaberria bi egun aurreratzen da

Krisi klimatikoaren efektuak ez dira soilik muturreko fenomenoetan (suteak, uholdeak, lehorteak) nabaritzen, egunerokotasunean ere behatu litezke.

Garai industrialetik honaino atmosferara igorritako berotegi efektuko gasak urte sasoiak eraldatzen ari dira landare eta loreen hazkuntzaren oreka hautsiz, eta honela polinizazioan, ugalpen zikloetan eta espezie ugariren migrazioan aldaketak emanez. 

Cambridge Unibertsitateko ikerketa berrik batek jakitera eman du Erresuma Batuan udaberria urtetik urtera goizago iristen dela planetaren berotzea dela eta. Fenomeno honek desoreka ekologikoa sortu lezake eta aldaketara egokitzeko gai ez diren espezieen desagertzea eragin. 

Ikerketak landareen loratzea aztertu du 1736. urtetik gaur eguneraino. 1989-2019 urte tartean, behatu da, batez besteko loratzea hilabete aurreratu dela 1753-1986 garai tartearekin alderatuta. 

Proceedings of the Royal Society B aldizkarian argitaratutako ikerketak ondorioztatzen du 1987an batez beste, loratzea maiatzen 12an gertatu zela, aldiz, ordutik, aurreratzen joan da eta egun, ia hilabete lehenago, apirilaren 16 inguruan geratu ohi da. Antzeko ebidentzia bat erregistratu zen Japonian 2021eko martxoan. Gereziondoen loratze sasoia 12 egun aurreratu zen.

Loratze goiztiarra desoreka ekologikoaren lehen pausoa litzateke eta ondorio larriak ekarri litzake ekosisteman, polinizatzaile espezietan eta oro har, nekazaritzan. Izan ere, loreak goizago loratzen direnean, izotzaldi berantiar batek hil egin ditzake. Kontua da, loratze hauekin sinkronizatzen direla intsektu, hegazti eta beste zenbait animalia basati asko. 

Landare jakin batek intsektu jakin bat erakartzen du, hegazti jakin bat. Behar baino lehen loratzen badira, desinkronizazio arrisku bat egon liteke eta horrek espezieak kolapsatzea eragin lezake, ez direlako gai behar bezala egokitzeko aldaketara.